“Berbekin esan ezin duguna eta isilean garatu ezin dena musikaren bitartez adierazten dugu.” Victor Hugo.

2007-12-24

Musikaren irakaskuntza. Gainditzeke daukagun ikasgaia

Oraingoan consumer aldizkarian datorren artikulu batekin natorkizue, honela hasten da:" Musikaren ikaskuntzak munduaren ezagutza integrala izateko aukera ematen du. Literatura irakastearen helburua idazleak sortzea ez den bezala, edo heziketa fisikoaren xedea atletak egitea ez den moduan, musika ikasteak ez du musikariak sortzea esan nahi. Pertsonen heziketako eta kultura zabaltzeko ezinbesteko ikasgai den aldetik, munduaren ezagutza integralagoa du helburu musikak, beste ikasgai humanistiko batzuek bezala."
Musikak duen zentzuaz gain, artikulu honetan hurrengo gaiak jorratzen dira: kontserbatorio eta eskolak, akademikoak ez diren heziketa musikaleko metodoak, zentroa hautatzeko irizpideak, musika tresna aukeratzea, eta azkenik, formazio eza.
Artikulu hau web orrialde honetan aurkitu dezakezu:http://www.revista.consumer.es/web/eu/20020501/miscelanea1/

MUSIKOTERAPIA 1

Musikoterapiaren helburua musikaren bidez komunikazioa zabaltzea da. Musikoterapiak soinua-gizakia-soinua konplexua ikertzen du, musika, soinua eta mugimenduaren bidez komunikazio kanalak ireki ahal izateko.

Dena den, musika eta musikoterapiaren inguruan informazio gehiago jakin nahi izan ezkero, interesgarria izango litzaizuke Pil-Pilean Kultura Elkarteak Dometx Uzini egindako elkarrizketa irakurtzea. Dometx, Musikaren Historia eta Zientzian lizentziatua da Salamancan eta musika munduarekin lotutako lanetan dihardu buru belarri. Laster disko bat kaleratuko du "Karidadeko Benta" taldearekin.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko klik egin ezazu web orri honetan: http://comunidades.kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU/Noticias/musikoterapia1.htm

2007-12-10


powered by ODEO

Debussy-ren pieza hau kontzentrazioa errazteko baliagarria da.