“Berbekin esan ezin duguna eta isilean garatu ezin dena musikaren bitartez adierazten dugu.” Victor Hugo.

2007-10-22

ASCHERO SISTEMA

Nahiz eta aspaldikoa izan, Aschero sistemari buruzko informazio interesgarria aurkitu daikegu Jose Ramón Vitoriak Hik hasi aldizkarian idatzitako 45. alean. Jose Ramón, Mondragon Unibertsitateko Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko Musika irakaslea da eta duela sei urte Aschero musika sistema lantzen hasi zen behar bereziak zituzten haurrekin. Artikulu honetan honako informazioa jaso dezakegu: metodologia hau nondik datorren, ze metodologia lantzen duen, klasean zer egiten duen, zer nolako emaitzak lortu izan dituen, etorkizuna nola ikusten duen...

Ostadarraren hotsaz

Hik hasik argitaratutako liburu hau musika irakasle eta zaleei zuzendua dago. Bertan Aschero sistema eta metodologia deskribatzen da.Ohiko solfeo sistema alboratuz, matematikan eta koloretan oinarritutako hizkuntzaren formula alternatiboa azaltzen du musikaren irakaskuntzan bide berriak irekiz. Egileak autistekin, Down sindrome dutenekin eta burmuin elbarritasuna dutenekin izandako esperientziaren ondorioa da lan hau. Sistema honetara moldatutako abestiak eskaintzen dira.

2007-10-17

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Bilbao Orkestra Sinfonikoak aukera ematen die ikastetxeei zenbait kontzertu didaktiko aditzeko Euskalduna Jauregian otsaila eta apirila bitartean: FELIPE ETA ZAZPI HILGARRIAK, ZURAREN BIDEA, CLARARENTZAKO GUTUNAK eta BINAKO PAUSO BAT MUSIKAREKIN. Kontzertu hauetan, narratzaile eta instrumentu desberdinez osoturiko ikuskizun eta ipuin musikalez goza dezakegu.

Ikastetxearekin joateaz gain, familiartean joateko aukera ere badaukagu.

2007-10-15

Musika haur hezkuntzan

Honako hau musikari buruzko beste blog bat da. Bertan musika-terapiari buruzko informazioa jaso dezakezue.